77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

250/2008 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Faltzesko eta Azkoiengo (Nafarroa) udal mugapetako Ingurumen eraginaren azterlana eta Faltzesko ohiko ureztaketa berritzeko oinarrizko proiektua jendaurrean jartzen duena. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen eraginaren azterlana eta Faltzesko ohiko ureztaketa berritzeko oinarrizko proiektua aurkeztu ditu, Ingurumen eraginaren ebaluazio gisa tramitatzeko, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak agiri guztiak badaudela jakinarazi du bere txostenean.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 51.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluari jarrakiz,

EBATZI DUT:

1. Faltzesko eta Azkoiengo (Nafarroa) udal mugapetako Ingurumen eraginaren azterlana eta Faltzesko ohiko ureztaketa berritzeko oinarrizko proiektua jendaurrean jartzea, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Faltzesko Udalean, bulegoko ordu baliodunetan. Epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Faltzes eta Azkoiengo Udalei eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 27an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0808604