77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Psikologo (Aurrea hartzeko diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lanpostuetan aritzeko zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia, gerora Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kontratatu ahal izateko. Iragarkia.

Eulalia Sanz de Galdeano Barricarte andreak eta Julián Díaz Jiménez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 622/2008 Ebazpenaren kontra. Haren bidez psikologo (Aurrea hartzeko diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lanpostuetan aritzeko zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi zen, gerora Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kontratatu ahal izateko. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 30ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0808517