77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Otsagabiko udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza

Otsagabiko Udalak, 2008ko martxoaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.

Behar zen iragarkia 2008ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 18an, eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko epea iragan da, inork batere aurkeztu gabe. Delako ordenantza behin betikoz onetsitzat jo da, beraz, eta haren testu osoa orain argitara ematen.

Otsagabian, 2008ko maiatzaren 29an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

OTSAGABIKO UDAL HILERRIKO EHORZKETA, MANTENTZE ETA GARBIKETA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.5.P) artikuluan eta hurrengoetan xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da tasaren zergapeko egintza:

a) Udalak egiten duen jarduera tekniko eta administratiboa, giza hilotzak ehorzteko edo hobitik ateratzeko edo giza hilotzak erraustetik heldu diren errautsak hobiratu eta/edo barreiatzeko beharrezkoa dena.

b) Otsagabiko udal hilerriko mantentze eta garbiketa zerbitzua egitea, hau da, Otsagabiko udal hilerriko hobi, bide eta eremu komunetan diren belarrak eta gainerako landareak garbitu eta kentzea eta zabortegi baimendu batera eramatea.

Tasaren xede den zerbitzuak ez du inola ere bere gain hartuko hilarrien garbiketa, ezta Otsagabiko udal hilerriko hobi eta hilobietan dauden apaingarriena ere.

3. artikulua. Otsagabiko udal hilerriko hobien titularrek ez dituzte tasak ordain beharko, baldin eta haiei uko egin badiete, tasaren sorrarazpenaren datan bertze titular bati esleiturik ez badaude.

Salbuespenak

4. artikulua. Ez dago salbuespenik tasa hau ordaintzeko.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatu pertsona fisiko edo juridikoak nahiz entitateak, ondoko ezaugarriak dituztenak:

a) Otsagabiko udal hilerriko hobi baten esleipenaren titularra.

6. artikulua. Nolanahi ere, titularraren ordezko subjektu pasiboa izanen da giza hilotzak ehortzi edo hobitik atera edo giza hilotzak erraustetik heldu diren errautsak hobiratu eta/edo barreiatu egin duena, edo/eta hori egiteko eskatu duena.

Tributu-kuota

7. artikulua. Ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuak egiteagatik eskatu beharreko tributu kuota behin baizik ez da eskatuko eta 30 euroko zenbateko finkoa izanen da.

Sorrarazpena

8. artikulua. Tasa sorrarazten da eta ordaindu beharra dago zergapeko egintzaren udal jarduera hasten den unean, jarduera honelakoetan hasiko baita:

a) Otsagabiko udal hilerrian urte bakoitzeko uztailaren 1ean hobi baten titular gisa agertzen denak sorraraziko du tasa.

b) Otsagabiko udal hilerrian hobi bat esleitzen den egunean, subjektu pasiboak espresuki hala eskatzen badu.

c) Otsagabiko udal hilerrian giza hilotz bat ehorzten edo hobitik ateratzen edo giza hilotzak erraustetik heldu diren errautsak hobiratzen eta/edo barreiatzen direnetik. Kasu honetan tasa sorraraziko da kontuan hartu gabe Otsagiko Udalak hobirik espresuki esleitu duen ala ez, eta kontuan hartu gabe baimena eskuratzeko tramitatu beharreko espediente administratiboa abiarazi den ala ez.

9. artikulua. Otsagabiko udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuak baitezpadakoak izanen dira Otsagabiko udal hilerrian diren hobi guztietarako.

Deklarazioa, likidazioa eta dirusarrera

10. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboek alta eta baja aitorpenak egin behar dituzte tasaren subjektu pasiboen zentsuan. Hobiaren titulartasunaren aldaketa egiten denetik hurrengo hilabete naturaleko azken egunera bitartean egin behar dira aitorpenak.

11. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen aitorpenek eragina izanen dute egiten den lehen likidaziotik aitzina, betiere alta eta baja aitorpenak aurkezteko epea bukatutakoan.

12. artikulua. Otsagabiko udal hilerrian hobiaren esleipena emandakoan, ofizioz eginen da hasierako sarrera zentsuan.

13. artikulua. Tasa honengatik eskatzen ahal diren kuotak urtean likidatu eta bilduko dira, eta ez dira hainbanatuko.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa: Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena: Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Iragarkiaren kodea: L0808902