77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1278/2008 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 623/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ZAZPE CENOZ, IDOYA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Mª Jesús Calvo Guitian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: José Ignacio Yurrs Arruga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: José Eiras Ajuria, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Fernando Comuñas González, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Eduardo Portillo Bringas, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Alberto Gallo-Ruiz Brouwer, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: José Javier Azcona Gonzaga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jorge Guridi Legarra jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

3. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 30ean, 17:00etan, eginen direla, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0809049