77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

79/2008 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 7an emaniko 034/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 5ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

CARRANCHO ALONSO, MARÍA

GARCÍA DE GARAYO BUSTINZA, ANA ESTHER

GARCÍA PUVIA, ALFONSO

GONZÁLEZ DE GARIBAY BREDA, DANIEL

LÓPEZ VAN ASSCHE, LUIS ANTONIO

MONTANÉ LÓPEZ, MARÍA DEL MAR

MOREZUELAS IGUALADOR, GABRIEL

SANMARTÍN SANMARTÍN, LUIS IGOR

TORRES PÉREZ, MARÍA

Baztertuak:

Eredu ofizialaren araberako eskabidea ez aurkezteagatik eta azterketa egiteko eskubideei eta espedientea formalizatzeari dagokien tasaren ordainketa ez frogatzeagatik.

DÍAZ-FLORES IZQUIERDO, ESTHER

Iragarkiaren kodea: F0809057