77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Inés Domínguez Marcos andrea, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko Ikerketarako Laguntzen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2008ko maiatzaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 18an eman 1382/2008 Ebazpenaren bidez, borondatezko eszedentzia eman zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa den María Inés Domínguez Marcos andreari, Cistiernako (León) Udalean hasi baitzen lanean 2008ko maiatzaren 12an.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Inés Domínguez Marcos andrea, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko Ikerketarako Laguntzen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2008ko maiatzaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoari, Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Giza Baliabideen Ataleko Gizarte Aseguruen Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta zuzendari nagusiari eta María Inés Domínguez Marcos andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 22an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0808650