77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen eta SCPSA sozietatearen arteko harremanen erregelamendua

2008ko ekainaren 3an egindako bilkuran, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak Mankomunitatearen eta SCPSA sozietatearen arteko harremanen erregelamenduaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2008ko ekainaren 4an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0808947