77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Nafarroako Ubideko alde ureztagarrien V. sektoreko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2008ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanda hartutako erabakiaren bidez onetsi zuen hasiera batez laborantzako herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, Nafarroako Ubideko alde ureztagarrien V. sektoreko lurrei dagokiena.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, edozein bizilagun edo interesatuk egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo erreklamazioak egin ditzan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hogeita hamar eguneko epean. Ohartarazten da, epe horretan alegazio edo erreklamaziorik ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Erriberrin, 2008ko ekainaren 5ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0808908