77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2008ko maiatzaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, 2008ko ekainaren 4an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno De la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0808892