77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

461/2008 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41. artikuluko 3. idatz-zatian xedatuta dago zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak eta bulegoko buruak eta maila beheragoko beste unitate batzuetako buruak ordezteko personen izendapena egiteko eskumena, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean, edo aldi baterako jarduterik ez duenean, kasuan kasuko unitatea zer organoren menpe dagoen, organo horrexek izanen duela, betiere horren gaineko berariazko arautegirik ez baldin badago.

Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Lan Zerbitzuko zuzendariaren ordezko izendatzea, hori kanpoan edo eri denean, edo aldi baterako jarduterik ez duenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 3an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F0809036