77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

842/2008 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabilioiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6an emandako 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabilioiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Deialdia 2006ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 4an.

Merezimenduen lehiaketaldia bukaturik eta epaimahaiak aktak igorri ondoren, bidezkoa da proba gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Proba gainditu eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak sei urterako izendatzea deialdiaren xede den lanpostu hauetan aritzeko:

-Nafarroako Ospitaleko Elikadura Ataleko burutza (65869 lanpostu zenbakia), Carlos Arteta Robres jaunari.

-Nafarroako Ospitaleko Obra eta Mantentze-lanen Ataleko burutza (65871 lanpostu zenbakia), José María Redin Garcés jaunari.

-Osasun Publikoaren Institutuko Osasun Publikoaren Laborategiko Ataleko buruza, (67664 lanpostu zenbakia), José Antonio Pérez de Ciriza Marco jaunari.

2. Interesdunek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapen ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara, Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio eta Langileria Atalera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0808489