77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1737/2008 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, langile autonomoei diru-laguntzak emateko deialdiaren arauak ezartzen dituena. Honen bidez amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera izateko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzeagatik diru-laguntzak ezarri dira.

Ekonomiaren, gizartearen eta politikaren esparruan gizon eta emakumeen arteko berdintasunean lorpen handiak izan badira ere, bizitzaren esparru ugarietan, lan esparrua barne eta, batez ere emakumeek egindako norberaren konturako lanean, generoa dela eta, berdintasun ezak eta bereizkeriak diraute.

Beharrezkoa da, beraz, gizon eta emakumeak lana eta familia ardurak beren bizitzaren etapa guztietan uztartzea ahalbidetuko duen tresna eraginkor eta berritzaileak sustatzeko ahaleginak indartzea. Testuinguru honetan, norberaren konturako lanak garrantzi handia hartzen du, eredu honek emakumeari bere lan denbora antolatzeko aukera ematen ahal diolako eta modu honetan familia bizitzarekin bateragarri izan.

Horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizonezkoen eta emakumezkoen enplegu indizeen arteko tartea gutxitzeko lanean jarraituko beharko du, genero berdintasuna lortu arte norabide egokian urratsak eginez.

Ebazpen honek gizon eta emakumeen arteko bateratzea eta erantzukidetasuna sustatzeko eta amatasuna, aitatasuna, adopzioa edo familian hartzeak gizon eta emakumeen garapen pertsonal, profesional edo enpresarialerako oztopo izan ez daitezen laguntzak ematea ezartzen du.

Ebazpena idazterakoan sexuka desagregatutako testuinguruko informazioa izan da kontuan, norberaren konturako lan arloan genero-arrailak identifikatzeko eta baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emandako genero eraginari buruzko txostenean egindako ohar orokorrak ere.

Lan-jardueraren tasari dagokionez, Nafarroako 2008ko lehenengo hiruhilekoan BAI-Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak genero-arraila %17koa dela gizonen alde erakusten dute. Langabeziari dagokionez, emakumeen langabezia gizonezkoena baino %2 handiagoa da, eta soldatadun eta langile independienterik gabeko enpresariei dagokienez, arestiko iturriaren arabera gizonezkoak dira %70ean.

Aurreko txostenaren orotariko gogoetak arauaren egokitasuna baloratzen dute, berdintasunean eragin onuragarria izan baitu; genero berdintasuna arauan sartzeak atzemandako desberdintasunak murrizten lagunduko duen ekintza positibotzat jotzen baita eta, halaber epe ertain batean genero errolak emakume eta gizonei esleitzen dizkieten eginkizunetan eragitea aitatasun baimenak sustatzean, gizonezkoak zaintzari lotzeko asmo garbia erakusten baitu, jarduera hori soilik emakumeena izan baita. Hizkuntzaren erabilera zuzena goraipatzen du, joera sexistetatik urruntzen baita.

Era berean, aipatu txostenak eskatuta, arauetan espresuki ezartzen da organo kudeatzaileak urteko emaitzen txostena eginen duela, eta bertan diru-laguntza jaso duten gizon eta emakumeen kopurua, lagundu diren zenbatekoak sexuka banatuta eta zenbat emakume eta zein jardueratan kontratatu diren jasoko da. Txosten honen helburua da araua bere intentzionalitatea betetzea erraztu duen edo hurrengo deialdietan neurri zuzentzaileak sartzea beharrezkoa den aztertzea da.

Bestalde, arau hauetan ezarritako laguntzak 2007-2013 eperako, CCI 2007ES052PO009, 3. Xedeko Programa Operatiboan sarturik daude eta %50ean batera finantzatzen ditu EGFak. Europar araudiarekin bat, beharrezkoa da espresuki aipatzea Europar Batasuneko baterako finantzaketa diru-laguntzen deialdian.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2008ko gastuen aurrekontuetan bada kontusail bat "Familia bizitza eta lana uztartzeko autonomoendako laguntzak. PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa, 881001-84100-4709-241110 zenbakia duena. 350.000 euroko aurrekontuko zuzkidura du. Ez dago horrelako laguntzen gaineko berariazko araudirik ez Espainian, ez Nafarroako Foru Komunitatean.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluak diru-laguntzak emateko arauen gutxiengo edukia ezartzen du.

Nafarroako Gobernuak 2008ko martxoaren 3an hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidearen bidez ematea onetsi da, aipatutako 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Batzorde Iraunkorrak 2008ko maiatzaren 7an egindako bilkuran ebazpen honetan onetsi den diru-laguntza deialdiaren arauen testua onetsi zuen.

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuak aldeko txostena eman du, Kontu-hartzailetza delegatuaren O. E.rekin.

Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak dagokion aldeko txosten juridikoa luzatu du.

Aurrekoa ikusirik, bidezko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langile autonomoei diru-laguntzak emateko deialdiaren arauak ezartzea. Honen bidez amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera izateko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzeagatik diru-laguntzak ezarri dira, 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatu ahal izateko.

Halaber, beharrezkoa da emanen diren diru-laguntzak ordainduko dituen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko kontusaila zehaztea, helburu horretarako dagoen kreditu-mugarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Langile autonomoei diru-laguntzak emateko deialdiaren arauak ezartzea. Honen bidez amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera izateko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzeagatik diru-laguntzak ezarri dira. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Gastua "Familia bizitza eta lana uztartzeko autonomoendako laguntzak.PO/3 FSE Nafarroa" izeneko 881001 / 84100 / 4709 / 241110 kontusailaren kargura ordainduko da, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1106 zenbakiarekin. 2008. urterako 350.000 euroko aurrekontuko zuzkidura du, eta hurrengo urteotako antzeko kontusailen kargura, urte bakoitzeko aurrekontu-baliabideen mugarekin.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 28an. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

ERANSKINA

Emakumeak lan munduan sartzeko eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzak emateko deialdia onestea

1. araua. Diru-laguntzaren xedea.

Deialdi honen helburua da langile autonomoei diru-laguntzak emateko prozedura arautzea. Honen bidez amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera izateko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzeagatik diru-laguntzak ezarri dira.

2. araua. Laguntzak emateko prozedura.

Ebazpen honetan aurreikustiako diru-laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioaren araubidean tramitatuko da.

3. araua. Onuradunak.

1. Programa honetan aipatzen diren diru-laguntzen onuradun izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean langile autonomo edo beren kontura lan egin eta Gizarte Segurantzako autonomoen araubidean edo lanbide elkargoetako mutuan altan emandako pertsonak, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera emanen dien amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzen badute.

Hurrengo hauek dira deialdian aurreikusitako kasuak:

-Emakume langile autonomoa, amatasun baja osorik hartzen duena, eta lanaldi osoz berau ordezkatuko duen emakume langabe eta lan-eskatzaile gisa inskribaturik dagoena kontratatzen duena.

-Emakume langile autonomoa edo besteren kontu kontratatua, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren kontuko langile moduan aritzen dena eta Gizarte Segurantzako autonomoen araubidean edo lanbide elkargoetako mutuan altan emandakoa, amatasun atsedenaldian egoteko aukera beste gurasoaren esku uzten duena, erditu eta hurrengo sei asteak izan ezik, hurrengo hamar asteetan eta lanaldi osoz berau ordezkatuko duen emakume langabe eta lan-eskatzaile gisa inskribaturik dagoena kontratatzen duena.

-Aitatasuna dela eta, 13 atseden egunetan lanaldi osoz berau ordezkatuko duen emakume langabe eta lan-eskatzaile gisa inskribaturik dagoena kontratatzen duen langile autonomoa.

Araudi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko langile autonomoak, eta halakorik bada, beste gurasoak edo langile autonomoak hurrengo alderdi hauek modu independentean kreditatu beharko ditu:

a) Amatasun, aitatasun, adopzio, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzeko egoera.

b) Norberaren konturako langileen edo autonomoen gizarte segurantzako araubide berezian alta edo antzeko egoera, laguntza eskaera egin eta gutxienez aurreko 360 egunetan.

c) Emakume edo gizon autonomoari laguntza emateko emakume langabea edo lan-eskatzaile gisa inskribaturik dagoen emakumea kontratatzea, gertaera izan zenetik hamasei asteko epean (amaren kasuan) edo hamahiru egunekoan (aitaren kasuan).

d) Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

2. Deialdi honetan aurreikusitakoari jarraiki, gizarte segurantzan edo lanbide elkargoetako mutuako langile autonomoen araubidean altan emanda dagoen merkataritzako jarduera edo negozio baten titular bakarra edo esklusiboa den pertsona fisikoa eta ondasun erkidego edo sozietate zibiletako kide ez dena joko da langile autonomotzat. Kanpo geratzen dira merkataritza sozietate, kooperatiba-sozietate eta lan sozietateetako kideak, eta ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak.

4. araua. Kontratatzekoak.

1. Kontratazioetan hartzaile izanen dira emakume langabeak, Nafarroako enplegu agentzietan inskribatuak.

Kontratazioa lanaldi osokoa izanen da. Amatasuna dela eta, atsedenaldiko hamasei asteko epea bi gurasoek partekatzen dutenean ordezko emakume bera mantenduko da lehentasunez.

2. Deialdi honetan aurreikusitakoari jarraiki, ez dira diruz lagunduko negozioaren titularraren ezkontide, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara bitarteko aurreko, ondorengo edo alboko ahaiden kontratazioak.

5. araua. Instrukzioa, tramitatzea eta ebaztea.

1. Prozedura alderdi batek eskaturik hasiko da, interesdunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari egindako eskaera bidez, eta aipatu entitatearen erregistroan aurkeztuko da, eta ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

2. Eskerak ordezko emakumearen kontratua bukatu eta hilabeteko epean aurkeztuko dira.

3. Eskaerak arauaren azken zatian datorren ereduarekin bat beteko dira. Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztuko dira, jatorrizkoen edo fotokopia konpultsatuen bidez:

-Eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia eta, hala denean, gurasoarena.

-Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak eginak dauzkala frogatzen duen agiria.

-Tributu arloko betebeharrak eguneratuak dauzkala frogatzen duen agiria.

-Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan ezarri debekuetan ez dagoela frogatzea, onuradunaren erantzukizunpeko aitorpenaren bidez eginen dena.

-Helburu bererako lortu edo eskaturiko diru-laguntza, laguntza, dirusarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpena. -Halaber, eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du diru-laguntzak, laguntzak, dirusarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriro eskatu dituela edo horren inguruan sortzen ahal diren egoera berriak. Orobat, "de minimis" araubidearen barruan dauden adieraziko da.

-Bidezko da, lanbide elkargo baten ziurtagiria, bertako kidea dela frogatzen duena, adieraziz lanean ari denentz, eta lanbide elkargoko mutualitatearen ziurtagiria, bertan altan egon den aldiak adieraziz.

Langilearen alta, Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian, kasuan kasuko araubide berezian, edo kasuan kasuko lanbide elkargoko mutualitatean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta agiria.

-Bezeroen zerrenda, ekonomikoki mendekoa ez dela ziurtatzeko.

-Transferentzia bidez kobratzeko eskaera.

Berariazko agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

-Izenpetutako ordezkapen lan kontratuaren fotokopia konpultsatua.

-Kontratazio epe osoaren TC2en fotokopia konpultsatua. Eskatzailea Gizarte Segurantzara datuak igortzeko RED sistema telematikoari atxikia balego, aski izanen litzateke berak sinatutako jatorrizko agiria edo honen kopia konpultsatua

-Kontratatutako pertsona edo pertsonek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari informazioa eskatzeko organo kudeatzaileari baimena ematea.

-Amatasun edo antzeko egoera frogatzen duten agiriak.

4. Aukeren Berdintasunerako Bulegoak arau hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz instruituko ditu espedienteak eta ebaluatuko eskaerak eta, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko zuzendariaren ikus-oniritziarekin, ebazpen proposamena organo eskudunera igorriko du.

Diru-laguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza da. Ebazpen hori gehienez ere sei hilabeteko epean emanen da, eskaera Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sartzen denetik hasita.

Epe hori espresuki ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertzen ahalko da aurkezturiko eskabidiea administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsia izan dela.

Ebazpenak ez du bide administratiboa agortuko. Horregatik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak webgunean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

6. araua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Diru-laguntza hau osotasunaren gaineko zenbateko batean datza, ordainketa bakarrean tramitatuko da eta emandako zenbatekoaren osotasunarengatik, kontratazioak dakarren gastuak ordaintzeko xedearekin, gehienez ere 1.500 eurorekin, onuraduna langile autonomoa denean. Kontratazioa hamasei aste baina gutxiagorako denean gutxitzen joanen da proportzionalki.

Jaiotza, adoptatze zein familian hartze multipleen kasuetan, eta baita ezgaitasuna duten seme-alaben kasuan ere zenbatekoa 187 eurotan handituko da.

Hamasei asteko epea beste gurasoarekin partekatzen bada, erditu eta hurrengo sei asteetan izan ezik, jaso beharreko zenbatekoa gehienez ere 1.650 eurotan.

Jaiotza, adoptatze zein familian hartze multipleen kasuetan, eta baita ezagaitasuna duten seme-alaben kasuan ere zenbatekoa 206 eurotan handituko da.

Aitatasun bajaren kasuan langile autonomoak 210 euro jasotzeko eskubidea izanen du, zenbateko hori aitatasun saria handitzen den egun bakoitzeko 17 eurotan handituko da, etorkizuneko araudietan aurreikusten den moduan. Jaiotza, adoptatze zein familian hartze multipleen kasuetan zenbatekoa 34 eurotan handituko da.

Zenbateko guztien batura ez da inoiz kontratazioaren kostu osoa baina handiagoa izanen.

Arau horretan ezarritako gehieneko zenbatekoei aurreko urteko Nafarroako kontsumorako prezioen indizea (KPI) gehituko zaie urtero.

2. Aldi baterako kontratazioa bukatzerakoan lan kontratua mugagabe bihurtu nahi bada, indarrean den araudian aurreikusitako laguntza jaso ahalko da, betiere aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

7. araua. Aurrekontuko kontu-saila.

Laguntza hauei dagokien gastua "Familia bizitza eta lana uztartzeko autonomoendako laguntzak.PO/3 FSE Nafarroa" izeneko 881001 / 84100 / 4709 / 241110 kontusailaren kargura ordainduko da, 2008. urterako 350.000 euroko aurrekontuko zuzkidurarekin, eta hurrengo urteetako antzeko kontusailen kargura, urte bakoitzeko aurrekontu-baliabideen mugarekin

8. araua. Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 9. artikuluan ezarritako beharkizun orokorrak eta ebazpen honetan aipatzen diren bestelakoak bete beharko dituzte. Bete ezik, salbu eta onuradunak ezin izan duela bestela jokatu frogatzen denean, kobraturiko diru-laguntzak itzuli beharko dira.

9. araua. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Arau hauetan aipatzen diren laguntzak bateraezinak dira helburu bererako ematen diren bestelako laguntza edo diru-laguntzekin.

10. araua. Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntza kobratu baino lehen, onuradunek frogatu beharko dute ezarririko betebeharrak betetzen dituzela eta diru-laguntza hartzeko oinarria izan den jarduketa burutu dutela.

Onuradunaek ez dute dirul-aguntza kobratzen ahalko, zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak pagatu ez badituzte.

11. araua. Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, diru-laguntza emateko ebazpenak aldatu ahalko dira.

12. araua. Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 34. artikuluan aipatzen diren zergatikoez gain, kobraturiko dirua itzuli beharko da eta berandutze interesak pagatu, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte, foru lege hartako 35. artikuluan aipatzen diren kasuetan.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko VI. tituluan aipatzen diren prozedura administratiboen orotariko xedapenen arabera eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat burutuko da.

13. araua. Zehapen prozedura.

Itzultzeko espedientea tramitatzeagatik, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. tituluan tipifikaturiko arau-hausteren bat atzemanez gero, foru lege horretan ezarririk dagoen prozedurari ekinen zaio.

14. araua. "De minimis" araubidea.

Diru-laguntza hauek "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

15. araua. Aplikatzekoak diren arauak.

1. Arau hauetan aurreikusirik ez dauden gaietan Dirulaguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

2. Deialdi honetan ezarritako laguntzak 2007-2013 eperako, CCI 2007ES052PO009, 3. Xedeko Programa Operatiboan sarturik daude eta %50ean batera finantzatzen ditu EGFak. Europar araudiarekin bat, beraz, aipatu funtsak batera finantzatutako laguntzei buruzko europar araudia aplikatuko zaie.

16. araua. Errekurtsoak.

Arua hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

17. araua. Emaitzen txostena.

Organo kudeatzaileak urteko emaitzen txostena eginen duela, eta bertan diru-laguntza jaso duten gizon eta emakumeen kopurua, lagundu diren zenbatekoak sexuka banatuta eta zenbat emakume eta zein jardueratan kontratatu diren jasoko da. Txosten honen helburua da araua bere intentzionalitatea betetzea erraztu duen edo hurrengo deialdietan neurri zuzentzaileak sartzea beharrezkoa den aztertzea da.

Iragarkiaren kodea: F0808363