77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NAZAR

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Nazarko Udalak, 2008ko apirilaren 22ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea katastroko 1. poligonoko 163, 164 eta 165. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Nazarko Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten ohar edo alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Nazarren, 2008ko maiatzaren 9an.-Alkate udalburua, Alfredo Montoya Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L0808801