77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Ediktua

Behin betiko onetsirik Doneztebeko Udal Planeko 168 eta 169. lurzatiei esleituriko erabileraren aldaketa puntual xehakatua, 2008ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hala erabakita, orain argitara ematen da hirigintzako arauen testu osoa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Donezteben, 2008ko maiatzaren 28an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

DONEZTEBEKO UDAL PLANEKO ALDAKETA PUNTUAL XEHAKATUA

Katastroko 1. poligonoko 168 eta 169. lurzatiak

1. Egungo egoera.

Doneztebeko katastroko 1. poligonoko 168 eta 169. lurzatiak indarrean den Hiri Antolamendurako Udal Planean hiri lurzoru gisa sailkaturik daude -SEU2- eta Doneztebeko 1. poligonoko 346. lurzatiaren borondatezko birzatiketaren emaitza dira. 2001eko martxoaren 31n protokolatu zen baimendutako eskrituraren bidez, protokoloko 258. zenbakiarekin, Francisco Javier Lázaro Eusa Lesakako notarioaren aurrean eta 2001eko maiatzaren 3an berretsi zen notario beraren aurrean eskrituraren bidez, protokoloko 340. zenbakiarekin.

Eskritura hori zati batean aldatu zen 2007ko abuztuaren 27an María Teresa López Dapena Lesakako notarioaren aurrean emandako zuzenketa eskritura baten bidez, protokoloko 561. zenbakiarekin.

Aipatu lurzatiek honako ezaugarriak dituzte fisikoari, hirigintzari eta erregistroari dagokienez.

-Katastroko 168. lurzatia:

Francisco Javier Lázaro Eusa Lesakako notarioaren aurrean egindako borondatezko birzatiketaren ondorioz atera den 8 zenbakiko lurzatiari dagokio. 2001eko maiatzaren 3an protokolatu zen protokoloko 258. zenbakiarekin, eta 2001eko maiatzaren 3an berretsi zen notario beraren aurrean eskrituraren bidez, protokoloko 340. zenbakiarekin. Eskritura hori 2007ko abuztuaren 27an aldatu zen María Teresa López Dapena notarioaren aurrean emandako zuzenketa eskritura baten bidez, protokoloko 561. zenbakiarekin.

Azalera: katastroaren arabera: 1.167,23 m².

Eskrituraren arabera: 1.377,00 m².

Iparraldean 1. poligonoko katastroko 169. lurzatiarekin egiten du muga, birzatiketaren 7. lurzatiarekin.

Hegoaldean R1 poligonoko berdegunearekin.

Ekialdean 466. lurzatiarekin.

Mendebaldean sartzeko bidearekin.

Erabilera: erabilera publikoko berdegunea.

Jabetza: Doneztebeko Udala.

Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago; liburukia: 3327; liburua: 41; orria: 21; finka: 2406, lehen inskripzioa.

Akats zuzenketa erregistratzeke dago.

-Katastroko 169. lurzatia:

Francisco Javier Lázaro Eusa Lesakako notarioaren aurrean egindako borondatezko birzatiketaren ondorioz atera den 7 zenbakiko lurzatiari dagokio. 2001eko maiatzaren 3an protokolatu zen protokoloko 258. zenbakiarekin, eta 2001eko maiatzaren 3an berretsi zen notario beraren aurrean eskrituraren bidez, protokoloko 340. zenbakiarekin.

Azalera: katastroaren arabera: 1.249,82 m².

Eskrituraren arabera: 1.350,00 m².

Iparraldean katastroko 466. lurzatiarekin egiten du muga.

Hegoaldean, katastroko 168. lurzatiarekin, birzatiketaren emaitza den 8. lurzatiarekin.

Ekialdean, katastroko 466. lurzatiarekin.

Mendebaldean, sartzeko bidearekin.

Erabilera: etxebizitzetarako pribatua.

Jabetza: Francisco Juanena Iribarren.

Jesús M.ª Ruiz Astiz.

Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago; liburukia: 3327; liburua: 41; orria: 21; finka zenbakia: 2405, lehen inskripzioa.

2. Aldaketa.

2.1. Proposaturiko aldaketa.

Proposatzen den aldaketa xehakatuak honakoei eragiten die:

a) Lurzatien neurriei.

Katastroko 169. lurzatiari 82.59 m² kentzeko asmoa dagoelako 158. lurzatiari gehitzeko.

b) Lurzatien erabilerari, ondoko lurzatiak izatera pasatuko liratekeelako:

-168. zenbakia berdegune publikoa izatetik etxebizitzetarako pribatua izatera pasatuko litzateke.

-169. zenbakia etxebizitzetarako pribatua izatetik berdegune publikoa izatera pasatuko litzateke.

c) Aldatuko diren lurzatien jabetzei, honela geldituko liratekeelako:

-168. zenbakikoa, Francisco Juanena Iribarren eta Jesús M.ª Ruiz Astizen jabetzakoa.

-169. zenbakikoa, Doneztebeko Udalaren jabetzakoa.

2.2. Justifikazioa.

Proposaturiko aldaketaren xedea da lurzatietarako eta berdegunerako irisgarritasuna erraztea eta 169. lurzatiaren mendebaldean dagoen berdegunea hartzea, gune horretara SEU 2.tik sartu ahal izateko.

3. Proposaturiko aldaketaren ondorioz ateratzen diren lurzatiak

-Katastroko 168. lurzatia:

Azalera: 1249,82 m².

Iparraldean katastroko 169. lurzatiarekin egiten du muga.

Hegoaldean eta ekialdean berdegunearekin.

Mendebaldean bide publikoarekin.

Erabilera: etxebizitzetarako pribatua.

Jabetza: Francisco Juanena Iribarren, Jesús M.ª Ruiz Astiz.

-Katastroko 169. lurzatia:

Azalera: 1.167,23 m².

Iparraldean katastroko 466. lurzatiarekin egiten du muga.

Hegoaldean katastroko 168. lurzatiarekin.

Ekialdean berdegunearekin.

Mendebaldean bide publikoarekin.

Erabilera: berdegune pribatua.

Jabetza: Doneztebeko Udala.

Iragarkiaren kodea: L0808496