77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXALAR

2008ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea igarota, 2008ko aurrekontu arruntaren eta hura betearazteko oinarrien kontra erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat etorriz.

Aurrekontuaren laburpena hauxe da:

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 140.700,00 euro.

2.-Zeharkako zergak: 80.000,00 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 40.590,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 240.050,00 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamendak: 225.240,00 euro.

7.-Kapital transferentziak eta bertze diru-sarrerak: 563.400,00 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 564.263,00 euro.

Dirusarrerak guztira: 1.854.243,00 euro.

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 278.430,00 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 250.420,00 euro.

3.-Finantza gastuak: 3.800,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 173.553,00 euro.

6.-Inbertsio errealak: 1.097.220,00 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 30.820,00 euro.

Gastuak guztira: 1.854.243,00 euro.

Etxalarren, 2008ko maiatzaren 31n.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0808786