77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Udalaren hondakindegiaren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2008ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren hondakindegiaren zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orotz-Betelun, 2008ko ekainaren 4an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0808800