77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ETXALAR

Plantilla organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi dira 2008. urteko plantilla organikoa eta lan-eskaintza, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2008ko apirilaren 23an.

Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.

2008KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Administrari ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean. Euskara maila: 2.

Lan-kontratudun finkoak

Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Hirugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

José Angel Goienetxe Zubieta. C maila. Hirugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Javier Iriarte Sansiñena, kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

María Angeles Agirre Txoperena. C maila. Ezaugarriak ekitaldi honetan: aldi baterako.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera

Etxalarren, 2008ko maiatzaren 31n.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0808787