77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Ediktua

Behin betiko onetsirik Doneztebeko Udal Planeko Hirigintzako araudiaren 83, 84 eta 85. artikuluen aldaketa puntual xehakatua, 2008ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hala erabakita. Orain argitara ematen da hirigintzako arauen eta ordenantzen testu osoa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1. Xedea eta aurrekariak.

Doneztebeko Udal Planean irizpide orokor gisa ezartzen da lurzoru urbanizagarriaren banaketa eremuak garatzeko, aurreikusi behar dela erabilera publikoko espazioan aparkatzeko toki bat eraikitako 50 m²-ko.

Doneztebeko 1. banaketa eremuko 2. sektoreko Plan Partziala garatzerakoan ohartu gara erabilera publikoko espazioan aparkatzeko tokiak aurreikusi beharrak berdeguneetarako, dotazioetarako eta eraikinetarako eremuak erreserbatu beharrarekin batera, ezinezkoa egiten duela baldintza guztiak betetzea sektoreak duen azaleran.

Irizpide hau ez dator bat 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin, hau da, eraikitako 100 m²-ko aparkatzeko bi toki aurreikusi behar direla baina soilik bietako bat erabilera publikoko espazioan.

Aldaketa puntual honen xedea da Udal Planeko eskakizunak egokitzea 35/2002 Foru Legean ezarritakoei.

2. Lege esparrua.

Araudiaren aldaketa puntuala 35/2002 Foru Legean eta Doneztebeko Udal Planean ezarritakoarekin bat garatuko da.

35/2002 Foru Legearen barruan aldatu nahi diren zehaztapenak hirigintzako antolamendu xehakatukoak dira, lege horren 49.3 artikuluaren e) puntuan xedatzen denaren arabera.

3. Egungo araudia.

Doneztebeko Udal Planeko Hirigintzako araudiaren 83, 84 eta 85. artikuluetan jasotzen dira 1. eta 2. sektoreak dituen 1. banaketa eremua garatzeko baldintzak. Hona hemen:

Aparkatzeko toki bat aurreikusi beharko da erabilera publikoko lurzoruan, eraikitako 50 m²-ko zati bakoitzeko.

4. Aldaketaren komenentzia.

Sarreran adierazi bezala, sektoreen azalera dela-eta, ezinezkoa da Doneztebeko Udal Planean adierazitako erreserba guztiak betetzea, 2. sektorerako egin den analisian frogatzen eta aurrerago jasotzen denez.

Bestalde, aparkalekuak erreserbatzeko baldintza betetzeak eremu asfaltatuaren proportzio askoz handiagoa sortuko luke (bikoitzaren ingurukoa), aparkatzeko tokiak erabilera publikoko espazioan ezartzeko irizpideak 35/2002 Foru Legean ezarritakoak sortuko lituzkeenak baino. Hori zentzudunagoa eta ekologikoagoa delakoan gaude.

5. Proposamenaren justifikazioa.

Aipatu bezala, 1. banaketa eremuko 2. sektoreko erreserben eta eraikigarritasun aurreikuspenen azterlana egin da Udal Planean ezarritako irizpideei jarraikiz.

Sektorerako ezarritako eraikigarritasunarekin bat, 236 aparkatzeko toki beharko direla aurreikusten da etxebizitzetarako erabiltzekoa den azalera eraikiaren arabera. Suposatuz 30 m²-ko zati bakoitzeko aparkatzeko toki bat dela lurzoruaren gutxieneko eragina, behar diren zirkulatzeko eta sartzeko guneak barne, ezarritako erreserba eta eraikigarritasun bakoitzaren azalerak honako hauek lirateke:

Azalera hori sektoreak duena (27.140 m²) baino handiagoa da eta ondorioz ezin dira Udal Planaren eskakizun guztiak bete.

Bestalde, aldaketak ez du murrizten aurreikusten den aparkatzeko toki kopurua.

6. Proposaturiko aldaketa.

Aldaketaren xedea da Doneztebeko Udal Planean aparkatzeko tokien erreserbarako ezarritako irizpidea ordeztea eta 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluko b) atalean ezarritako irizpideari egokitzea.

Orduan, aparkatzeko tokien erreserbarako honako irizpidea ezarriko da:

Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan eta/edo etxebizitzetarako hiri-lurzoru finkatu gabean, ibilgailuentzako aparkalekuen aurreikuspenean, gutxienez, bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren ehun metro karratuko zati bakoitzeko, garajeetarako tokia kenduz, erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko delarik etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako ehun metro karratu bakoitzeko.

7. Ondorioa.

Txosten honen bidez definitzen da Doneztebeko Udal Planean egin nahi den aldaketa puntuala. Txostenaren egileak interesa duten pertsonen zein entitateen eskura daude haren gainean sor litekeen edozein zalantza argitzeko.

Donezteben, 2008ko maiatzaren 28an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0808497