77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Hautetsien ordainsariak

Leitzako Udalak, 2008ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea; kontuan hartuz ezartzen diren ordainsarien eta bilkura-sarien parte bat itzultzen zaiela udalei, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kontura, eta alkate nahiz zinegotzi karguetan aritzeko ahalegin berezia egin behar dela, denbora dedikatuz eta lan eginez, bidezkotzat jotzen da horren truke diru konpentsazioren bat hartzea, betiere Udalaren egoera ekonomikoak zehazten dituen mugen barrenean; Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legeko 56. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki da honako ordainketa sistema hau finkatzea:

1.-Alkatearen erabateko dedikazioa onartzea.

2.-Urtean 20.860 euroko ordainsari gordina ezartzea, erabateko dedikazioagatik, gehi Gizarte Segurantzaren patronalaren kuota.

Leitzan, 2008ko ekainaren 3an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0808781