77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1620/2008 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41. artikuluko 3. idatz-zatian xedatuta dago zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak eta bulegoko buruak eta maila beheragoko beste unitate batzuetako buruak ordezteko personen izendapena egiteko eskumena, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean, edo aldi baterako jarduterik ez duenean, kasuan kasuko unitatea zer organoren menpe dagoen, organo horrexek izanen duela, betiere horren gaineko berariazko arautegirik ez baldin badago.

Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatz batzuetarako egiten denean izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezko hauek izendatzea, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean, edo jarduterik ez duenean haien partez jarduteko:

-Industria Berrantolatzeko Ataleko burua Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezko.

-Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burua Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendariaren ordezko.

-Lurralde Azpiegituren Ataleko burua Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezko.

-Merkataritzarako Zerbitzuen Ataleko burua Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuko zuzendariaren ordezko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 4an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0809037