77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Hirigintzako Udal Planeko antolamendu xekakatuen determinazioetako aldaketa

Erriberriko Udalak 2008ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez onetsi da aldaketa bat hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuetan, urbanizatzeko kostu komunen banaketa eremu bat, UER13 eta UC4 unitateak hartzen dituena, zehaztearren, partikular batzuek eskatuta.

Honen bidez, jendaurrean egonen da aipatu espedientea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hilabeteko epean, edozein interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Erriberrin, 2008ko ekainaren 5ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0808904