77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

608/2008 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategien kreditazioa Laboratorio Técnico de Geología y Control, S.A.L.ari ematen diona.

Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dion erabateko eskumenaren arabera, egoitza bere lurraldean duten laborategiak kreditatzeko baldintzak arautu zituen. Horretarako, urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretua eta hori garatzeko aginduak ibili zituen abiapuntutako. Errege dekretu horren bidez, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategiak kreditatzeko orotariko xedapenak onetsi ziren.

Abuztuaren 2ko FOM/2060/2002 Aginduaren bidez Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Saiakuntza Laborategiak kreditatzeko arloei buruzko xedapenak onetsi ziren. Agindu horren bidez kreditazio arloen egituran izaniko aldaketak direla-eta, Foru Komunitate honetako laborategiak kreditatzeko prozedura gaurkotzeko, urriaren 17ko 129/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Arau horrek dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategiak kreditatzen dituen organoa Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua izanen da.

Etxebizitza Zerbitzuaren txosten-proposamena ikusita, legezko xedapen haietan ezarritakoa beterik.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategien kreditazioa Laboratorio Técnico de Geología y Control, S.A.L.ri ematea (Berriobeitiko Berriaintz industrialdea, D kalea, 120. nabea) ondorengo kreditazio arloetan eta saiakuntza osagarrietan:

1.-Hormigoia eta haren osagaiak kontrolatzeko arloa (EHC), hurrengo saiakuntza osagarrietan:

Zementuak

Puzolanizizitate saioa: UNE EN 196-5: 1996.

Clinker Portland-en osaera pontentzialaren kalkulua: UNE 80-304-86.

Fragualdi anormala zehaztea (zementuzko orearen metodoa): UNE 80-114-96.

Agregakinak

Buztin koskorrak zehaztea: UNE 7-133-58.

Agregakin lodietan zatiki bigunak zehaztea: UNE 7-134-58.

Agregakinetan pisu espezifiko gutxiko zatikiak zehaztea: UNE 7-244-71.

Sufre osagaiak kopuru aldetik zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Hareetan materia organikoa zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Agregakinen erreaktibitatea zehaztea zementuzko alkaliekiko: UNE 146-507-99(2) EX, UNE 146-507-99(1) EX eta UNE 146-508-99 EX.

Sulfato osagaiak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Hareetako friabilitate koefizientearen neurria: UNE 83-115-89 EX.

Los Angeles-en koefizientearen zehaztapena: Legarraren higaduraren erresistentzia: UNE EN 1097-2: 1999.

Agregakinen egonkortasuna zehaztea sulfato sodikoko edo sulfato magnesikoko disoluzioen aurka: UNE EN 1367-2: 1999.

Agregakin lodiaren itxurako koefizientea zehaztea: UNE 7-238-71.

Agregakin lodien edukia, gehieneko tamaina karakteristikoa eta modulu granulometrikoa hormigoi freskoan zehaztea: UNE 7-295-76.

Kloruroak zehaztea, metodo bolumetrikoa (Volhard): UNE EN 1744-1: 1999.

Agregakinetan disolbatzen ahal diren sulfatoak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Zatien itxura zehaztea. Lauzen indizea: UNE EN 933-3: 1997.

Urak

Azidotasuna zehaztea, pH delakoan adierazirik: UNE 7-234-71.

Disolbatzen ahal diren gaien eduki osoa zehaztea: UNE 7-130-58.

Sulfatoak zehaztea: UNE 7-131-58.

Kloruroak zehaztea: UNE 7-178-60.

Karbono hidratoen nolakotasuna zehaztea: UNE 7-132-58.

Eterrean disolbatzen ahal diren substantzia organikoak kopuru aldetik zehaztea: UNE 7-235-71.

Hormigoia

Presiopean uraren sarpenaren sakontasuna zehaztea: UNE 83-309-90 EX.

Zola-egituren gaineko kargan jartzearen saiakuntza estatikoak egitea: 99.2 artikulua, EHE "Karga probak".

Hormigoi freskozko airearen edukia zehaztea. Presio metodoak: UNE 83-315-96.

Hormigoi freskoaren dentsitatea zehaztea: UNE 83-317-91.

2.-Lurzoru, agregakin, nahasketa bituminoso eta bideak osatzen dituzten beren materialen alorra, hurrengo saiakuntza osagarrietan:

Aglutinatzaile bituminosoak

Betun fluidifizatuen destilazioa: NLT -134/99.

Material bituminosoen sugar eta errekuntza puntua: UNE EN 2259296:

Ura emultsio bituminosoetan: UNE EN 1428/00.

Emultsio bituminosoen destilaziotik sortutako hondakina: UNE EN 1431/00.

Emultsio bituminosoak 163.º C-tan lurruntzeagatik sortutako hondakina: NLT -147/91.

Emultsio bituminosoen partikulen kargaren zehaztea. NLT -194/99.

Agregakinak, betegarriak eta granulu-geruzak

0.080 UNE bahetik pasatutako agregakinen materiala: NLT -152/89.

Agregakin finen dentsitate erlatiboa eta xurgatzea: NLT -154/92.

Aglutinatzaile bituminosoen agregakineekiko itsaskortasuna uraren presentzian: NLT -166/92.

Xeheen ebaluazioa. Metileno urdinaren gaineko saiakuntza: UNE EN 933-9/99.

Hauts mineralaren itxurazko dentsitate toluenoan: NLT -176/92.

Hauts mineralaren emultsibilitate koefizientea: NLT -180/93.

Agregakinak. Vialit plakaren bidezko itsaskortasuna: NLT -313/87.

Aglutinatzaile bituminosoen agregakin xehekiko itsaskortasuna: NLT -355/93.

Hormigoi eta morteroendako hareen materia organikoaren gutxi gorabeherako zehaztapena: UNE EN 1.744-1/99.

Hormigoia eta morteroak fabrikatzeko agregakinetan buztin koskorrak zehaztea: UNE 7-133-58.

Kareetan kaltzio oxidoa eta magnesioa zehazteko metodoa: UNE EN 459-2/95.

Lurzoruen gatz disolbagarrien edukia zehaztea: NLT -114/99.

Lurzoruen igeltsu edukia: NLT -115/99.

Material konposatuak

Aireko kareen ehotze-fintasunaren hezetan zehaztea: UNE EN 459-2/95.

Emultsio bituminosoak urak mugitzeari bilkina eta erresistentzia: NLT -196/84.

Trataturiko ale-materialak mailu dardarakorrarekin trinkotzea: NLT -310/90.

Esne-bituminosoaren konoarekiko loditasuna: NLT-317/90.

Esne-bituminosoaren bide hezekoaren bitartez urratzea: NLT-320/00.

Geruza bituminosoen gain "in situ" egin beharreko saiakuntzak

Zeharkako irristatzeari erresistentzia koefizientea: UNE 146 130/00.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

3. Ebazpen hau igortzea Laboratorio Técnico Geología y Control, S.A.L.ri, Etxebizitza Zerbitzuari eta Etxebizitza Ministerioko Arkitekturaren eta Etxebizitzarako Politikaren Zuzendaritza Nagusiari, inskriba dezan aipatutako arloetako saiakuntza laborategi kreditatuen Erregistro Nagusian.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 9an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0808227