77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nerea Idoya Guruceaga Lizarraga andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela bulegoburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta Osasun Departamentuaren adostasuna jaso dira espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Nerea Idoya Guruceaga Lizarraga andrea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri ematea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 30ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0808588