77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1867/2008 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez izendapenak egin dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari izateko 11 lanpostu betetzeko, proposatutako izangai bat izendatzea ezinezkoa dela erabaki da eta lanpostu hutsak esleitu dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2833/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari izateko 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Martxoaren 12ko 801/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren. Ebazpena 2007ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Apirilaren 10eko 1111/2007 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2007ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 20an.

Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak txanda irekiko izangai hauek izendatzeko proposamena egin zuen, hautaprobak gainditu baitituzte: Gregorio Lacunza Lacunza, Koldo Juanto Lacabe, Juan José Irisarri González, Carlos Ahechu Iribarren, Gabriel María Urtasun Olza, Oscar Yoldi Hualde, Víctor Manuel Artieda Gaztelu, José Ramón Azpíroz López, José Luis Vicioso Pérez, David Rodríguez Chávarri, Félix Santesteban Saldise eta Rodolfo Angel Casado Armendáriz.

Proposamen hura 2008ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 2an.

Deialdiaren 7.2 arauan ezarritakoari jarraikiz, proposamena argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, aipatutako izangaiek haien ustez deialdiko arauetan ageri ziren eskakizunak betetzen zituzten agiriak aurkeztu zituzten.

Deialdiaren 2.1.1 ataleko f) letraren (txanda irekiko izangaien kasuan) eta 2.1.2 ataleko d) letraren (igoera txandako izangaien kasuan) arabera, izangaiek B, C, D eta E mailako gidabaimenak eduki beharko dituzte, parte-hartu ahal izateko.

2.1.atalak xedatzen duenez, oposizioan onar ditzaten, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte baldintzak. Epe hori 2007ko urtarrilaren 15ean amaitu zen.

2.2 arauak dioenez, harira ez datozen salbuespenak salbu, izangaiek izendapen proposamena argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan frogatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela.

Horiek horrela, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, egiaztatu da David Rodríguez Chávarrik deialdian eskatzen ziren D eta E mailako baimenak lortu zituela eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero. Beraz, ez du deialdiko funtsezko baldintza betetzen eta, ondorioz, ezin dute izendatu.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izangai hauek izendatzea eta lanpostua esleitzea: Gregorio Lacunza Lacunza, Koldo Juanto Lacabe, Juan José Irisarri González, Carlos Ahechu Iribarren, Gabriel María Urtasun Olza, Oscar Yoldi Hualde, Víctor Manuel Artieda Gaztelu, José Ramón Azpíroz López, José Luis Vicioso Pérez, Félix Santesteban Saldise eta Rodolfo Angel Casado Armendáriz. Izan ere, eskatzen ziren baldintzak betetzen dituztela frogatu dute. Halaber, David Rodríguez Chávarri izendatzeko ezintasuna erabaki da.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gidari lanpostuan aritzeko: Gregorio Lacunza Lacunza, Koldo Juanto Lacabe, Juan José Irisarri González, Carlos Ahechu Iribarren, Gabriel María Urtasun Olza, Oscar Yoldi Hualde, Víctor Manuel Artieda Gaztelu, José Ramón Azpíroz López, José Luis Vicioso Pérez, Félix Santesteban Saldise eta Rodolfo Angel Casado Armendáriz.

Izendatuak, lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera, nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lanpostuak D mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izendatutako izangaiak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie.

Destinoko herrian bizi beharko dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Lanpostu huts hauek esleitzea:

Gregorio Lacunza Lacunzari, 6449 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Koldo Juanto Lacaberi, 656 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Juan José Irisarri Gonzálezi, 668 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Carlos Ahechu Iribarreni, 657 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Gabriel María Urtasun Olzari, 699 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Oscar Yoldi Hualderi, 693 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Víctor Manuel Artieda Gazteluri, 667 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

José Ramón Azpíroz Lópezi, 683 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

José Luis Vicioso Pérezi, 676 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Félix Santesteban Saldiseri, 645 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Rodolfo Angel Casado Armendárizi, 669 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua), izendapena jakinarazten denetik aurrera. Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. David Rodríguez Chávarri izendatzeko ezintasuna erabakitzea, D eta E gidabaimenak deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epetik kanpo eskuratu zituelako.

4. Plantillako 684 zenbakiko lanpostu hutsa eman gabe uztea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikideei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0809154