21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
68/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da María Uxue Irigoyen Martínez, ikerketa-institutuetako I+Gko teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
268/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak, zuzendaritza-kargudunen izendapena eta irakasleen lanaldiaren murrizketak eskatzeko prozedura, 2026-2027 ikasturterako.
2647/2025 EBAZPENA, 2025eko azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2022-138510OB-C21".
2799/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2024-155831OB-C21".
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
143E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, onesten duena "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak, banakako ebaluazio araubidekoak" dirulaguntza emateko 2026ko deialdia. DDBN kodea: 878952.
6133E/2025 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak onartu, aldatu eta 2026rako gastua baimentzen baita. DDBN kodea: 862368.
15754E/2025 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena babes zibilaren arloan kualifikazio eta jarduera espezifikoa duten boluntariotza entitateentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN kodea: 877717.
15755E/2025 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN kodea: 877715.
1.7. BESTELAKOAK
303/2025 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko San Fermin Ikastola Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatu direlako eta baimendutako unitate eta ikaspostuen gehieneko kopurua handitu delako.
304/2025 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Agoizko "Mariano García" Musika Eskolak ematen dituen irakaskuntzetako "Bateria" espezialitatea inskribatzen baita Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan.
118/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "Joluga Solar" izeneko hibridaziorako eguzki-instalazio fotovoltaikoko proiektuan (Eslaba eta Ezporogiko udal mugarteak).
539E/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, 2026ko deialdiaren oinarriak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko.
2744/2025 Ebazpena, 2025eko abenduaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila erabaki hau: "Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Epatzea, 25-02201 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori erabaki honen aurka jarri da: Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, langileria arloko administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa
AZAGRA
Deialdia, bete dadin eguneko zentroan zaintzaile gerontologiko aritzeko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez
BURLATA
Deialdia, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren lau plaza, euskarako C1 mailako hizkuntza-eskakizunarekin. Izendapen proposamena
OLTZA ZENDEA
Akats-zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez
AZKOIEN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena
SARTAGUDA
Akats-zuzenketa, deialdi honetan: Deialdia, bete dadin zuzendari-teknikari lanpostu bat, eguneko zentrorako
TUTERA
Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Kontrabaxu eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu huts bat (B mailakoa)
EGUESIBAR
Deialdia, Gizarte Ongizateko Alorreko zuzendariaren plaza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko
ALESBES
Deialdia, administrariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026rako lan publikoaren eskaintza
IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hiri-hondakin solidoak garraiatzeko eta biltzeko gidariaren plaza bat, eta lan-poltsa bat eratzeko Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Arau Subsidiarioen aldaketa, Aizkoarbeko 1. poligonoko 254. lurzatian. Hasierako onespena
ARBIZU
Tasak, zerga-tasak eta Arbizuko kiroldegiko prezio publikoak 2026rako. Jendaurrean jartzea
ARROITZ
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena
BARAÑAIN
Gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2026ko dirulaguntzak. Laburpena
BIURRUN-OLKOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, Biurrungo 2. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena
CINTRUÉNIGO
Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2026an, kultura, kirol eta aisialdi arloko jardueretarako. Laburpena
ESPRONTZEDA
2026ko ekitaldiko karga-tasak
ETXARRI ARANATZ
2026ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa
IGUZKITZA
2026rako zerga-tasak. Jendaurreko informazioa
IMOTZ
Aldaketa, Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuan. Hasierako onespena
LESAKA
Aldaketa, Cederna Garalur elkartearekin sinatutako hitzarmenean, zeinak helburu baitu Onbordiko tunelaren gainean kanala iragazgaizteko obra egitea
LUKIN
2026rako zerga-tasak. Jendaurreko informazioa
ODIETA
Deialdia, 2026an enplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena
Deialdia, 2026an kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena
OTEITZA
2026. urterako lan egutegia
PUIU
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
UXUE
Udal ordenantza, herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituena. Behin betiko onespena
EGUESIBAR
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko erakunde eta elkarteei. Laburpena
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko entitate sozialei. Laburpena
OLLARAN
2026rako karga-tasak eta prezio publikoak
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Aritzaletako 29. poligonoko 45. lurzatian. Hasierako onespena
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
2026rako karga-tasak
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko lan-egutegia