2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
2026rako karga-tasak
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz:
2026rako zerga-tasen proposamena ikusita, eta denok ados gaudela, aho batez erabaki da:
2026ko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1eko indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira: %8.
Villamayor de Monjardinen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2600448