2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Tasak, zerga-tasak eta Arbizuko kiroldegiko prezio publikoak 2026rako. Jendaurrean jartzea
Arbizuko Udalak, 2025ko abenduaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki du onestea, besteak beste, tasen eta zerga-tasen zerrenda eta Arbizuko kiroldegiko instalazioen prezio publikoak 2026eko ekitaldirako. Hirigintzako eta ingurumenean eragina duten jardueretarako lizentzia edo baimenak emateko tasak bere horretan uzten dira. Horiek jasota daude ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena honako hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuak kontrolatzea ingurumena babeste aldera, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea, zeina onetsi baitzen 2024ko maiatzaren 28an, eta argitara eman zen 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Arbizun, 2026eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2600361