21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, administrariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin administratzailearen plaza bat (gerora akats zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean). Hala, hautaproben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alesbesko Udaleko Gobernu Batzarraren 2026ko urtarrilaren 16ko erabaki baten bidez, onetsi da Úrsula Ayala Catalán izendatzea eta kontratatzea Alesbesko Udaleko lan-kontratudun finko gisa, lanaldi osoan, eta administrari-ofizialaren plaza hutsa esleitzea (plantilla organikoan 8 zenbakia duena). Hori dena, betez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Izendatutako izangaiak 2026ko otsailaren 2an hartu beharko du plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Alesbesko Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Alesbesen, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2600585