1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03961.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2022-3100200102631
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistrokoa: Iruñeko 24.045. finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (855. liburukia, 449. liburua, 209. folioa).
Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31010000198553.
Deskribapena: "Hiri-finka.–Iruñeko Marcelo Celayeta etorbideko ehun eta zortzi zenbakia duen etxeko hirugarren solairuan ezkerreko atean dagoen pisua, A motakoa. Laurogeita hemeretzi metro eta laurogeita bost dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta laurogeita zazpi metro eta hamabi dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Honako hauek osatzen dute pisua: korridorea, bi oheko hiru logela, jantokia (terraza eta guzti), sukaldea eta bainugela (komun ontzia, konketa eta dutxa). Mugak: aurrealdean, eskailera-kaxa, hirugarren solairuko eskuineko pisua eta patioa; eskuinaldean, patioa; ezkerraldean, kalea; eta atzealdean, Angelino Areta. Partaidetza-kuota: ehuneko zortzi osoko eta hirurogei ehuneneko".
Katastrokoa: Iruñeko 7. poligonoa, 556. azpilurzatia, 1. azpiarea, 7. hiri-unitatea; 99,38 metro koadrokoa.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001987708MF.
KOKAPEN KODEAK | HELBIDEA EDO PARAJEA | AZALERAK (m²) | ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA |
Nagusia | Zati komuna |
7-556-1-7 | MARCELO CELAYETA ETORBIDEA 108, 3. ezk. | 99,38 | 9,34 | ETXEBIZITZA |
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2600686