2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hiri-hondakin solidoak garraiatzeko eta biltzeko gidariaren plaza bat, eta lan-poltsa bat eratzeko Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Irati Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitateko buruak 1/2026 Ebazpena eman zuen 2026ko urtarrilaren 9an. Hona hemen:
2025eko uztailaren 2an egin batzar orokorrean, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hiri-hondakin solidoak garraiatzeko eta biltzeko gidariaren plaza bat, eta lan-poltsa bat eratzeko, Irati Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatean.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta eta deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Hona hemen:
–Onartuen zerrenda:
JON BALLAZ BARRIOS
KARLOS XABIER BARRENA MARCOS
IÑIGO CARLOS BUENO
ENEKO CIAURRIZ MARCO
PABLO DÍEZ GOÑI
MAIDER ESCUDERO MICHELENA
UXUE EZPELETA GAGO
EDUARDO GARCÍA EGUARAS
UNAI LANDA ARCELUS
SERGIO PÉREZ FUERTES
–Baztertuen zerrenda:
PEDRO LUIS MARTÍNEZ DE ALBÉNIZ MARTÍNEZ
(Ez betetzeagatik 4.2 oinarrian ezarritakoa: ez du aurkeztu gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, eta, gidabaimenaren puntuak indarrean dituela egiaztatzeko, ez du aurkeztu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua).
FRANCISCO JAVIER LARRAZ LARRAN
(Ez betetzeagatik 4.2 oinarrian ezarritakoa: ez du aurkeztu deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo ziurtagiria, eta, gidabaimenaren puntuak indarrean dituela egiaztatzeko, ez du aurkeztu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua).
IGNACIO MORIONES ISTÚRIZ
(Ez betetzeagatik 4.2 oinarrian ezarritakoa: gidabaimenaren puntuak indarrean dituela egiaztatzeko aurkeztu duen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren ziurtagiria osatu gabe dago).
2. Izangaiek hamar egun baliodun izanen dituzte dokumentazioa zuzentzeko eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin-behinean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
3. Ebazpen hau argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Mankomunitatearen web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Ebazpen honen berri ematea eginen den hurrengo batzar orokorrean.
Agoitzen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Mankomunitateko burua, Javier Navarlaz Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L2600295