21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Aritzaletako 29. poligonoko 45. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Alkatetzaren 2025eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat, Aritzaletako 29. poligonoko 45. lurzatian. Hori guztia, bete dadin ezarritakoa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aritzalan (Deierri), 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2600308