1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
118/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "Joluga Solar" izeneko hibridaziorako eguzki-instalazio fotovoltaikoko proiektuan (Eslaba eta Ezporogiko udal mugarteak).
Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren abuztuaren 12ko 38/2025 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman zitzaizkion 5,25 Mw-eko potentzia instalatuko "Joluga Solar" hibridaziorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektuari, Eslabako eta Ezporogiko udal mugarteetan, eta haren onura publikoa zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: 1174-2-CE.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Eslabako eta Ezporogiko alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Eslabako eta Ezporogiko udaletxeetan, 2026ko martxoaren 3an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Joluga Energy SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eslabako eta Ezporogiko udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2516944