1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
68/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da María Uxue Irigoyen Martínez, ikerketa-institutuetako I+Gko teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) -lehen hala izena zuen ikerketa-institutuetako I+Gko teknikari lanpostuak- oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.
Hautaprobak bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta aditzera eman zizkion Giza Baliabideen Zerbitzuari.
Deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, María Uxue Irigoyen Martínezen aldeko izendapen proposamena aurkeztu zuen epaimahai kalifikatzaileak. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen.
Izangaiak deialdiaren 10. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.
Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 11. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da María Uxue Irigoyen Martínez Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ikerketa-institutuetako I+Gko teknikari izateko (A maila).
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–María Uxue Irigoyen Martínez Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ikerketa-institutuetako I+Gko teknikari izateko (A maila), eta 656 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Ikerketa Institutuei I+Gko Laguntza emateko Unitateari atxikia (Iruñeko campusa).
Bigarrena.–Izendatutako izangaia 2026ko otsailaren 2an jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 20an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2600786