2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Akats-zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez
Akats hau atzeman da 2026ko urtarrilaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (1. zenbakia) argitara emandako iragarki honetan: deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), oposizio-lehiaketaren bidez.
Honela dioen tokian:
"6.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldia 2025eko martxotik aurrera hasiko da, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean ezarriko da lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den".
Honela behar du:
"6.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldia 2026ko martxotik aurrera hasiko da, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean ezarriko da lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den".
Oltza zendean, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2600218