21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko entitate sozialei. Laburpena

DDBN kodea: 879979.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/879979).

1. Xedea: 2026an laguntza ekonomikoa ematea Eguesibarren egoitza duten eta Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorraren barnean interesekoak diren irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateei (4.c puntuan deskribatzen direnak). Zerbitzu, programa eta/edo jarduerak 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean eginen dira.

2. Eskabideak aurkezteko epea eta lekua: dirulaguntzak jasotzeko eskabideak eta frogagiriak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdiko dirulaguntzen bidez, 2.000 euro emanen dira, gehienez ere.

2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2600039