2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
2026rako zerga-tasak. Jendaurreko informazioa
Iguzkitzako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako karga-tasak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Azketan, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2600443