21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Biurrungo 2. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 2. poligonoko 15. lurzatian dagoen higiezin baten erabilera bizitegiko erabilera izatera aldatzeko, Miguel Ángel Tellechea Jiménezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Biurrun-Olkotzen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2600315