21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Epatzea, 25-02201 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori erabaki honen aurka jarri da: Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, langileria arloko administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa

Pablo Melendo Lópezek 25-02201 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko urriaren 8an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horrek hizpide zituen langileen arloko administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Antsoainen, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2600169