2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2025eko abenduaren 24ko 2025-0191 Ebazpena, zeinaren bidez Puiuko Udalaren 2026ko lan-egutegia onesten baita eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
Onestea 2026ko lan-egutegia Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal-bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a eta 20a.
–Apirilaren 2a, 3a eta 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 22a.
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Puiuko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
–2026rako onetsitako lan-egutegian sobera dauden 3 egun, 6 ordu eta 40 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.
Bosgarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Puiuko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia jakinaraztea ukitutako udal-langileei, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Puiun, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2600003