21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2026ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Osoko Bilkurak, 2025eko abenduaren 18an egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

1.–2026ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko Udalerako:

–Urtarrilaren 1a: Urte berri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

–Ekainaren 13a: San Kiriko.

–Ekainaren 16a: San Adrian.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 3a, 4a eta 5a: herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna (azaroaren 2a).

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri biharamuna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak. Gainera, egun baliogabetzat jotzen da martxoaren 20a.

Oro har, 2026.urtean baliogabeak izango dira larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako jaiegunak. Gainera, martxoaren 20a egun baliogabetzat jotzen da.

2.–Etxarri Aranazko Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezarri dadila, 138/2017. Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egitea proposatzen da: Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 22 orduko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, beti ere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

Etxarri Aranatzen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2600396