2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena
DDBN kodea: 880259.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/880259).
Xedea: dirulaguntzak ematea, 2026an zehar autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioetan egindako inbertsioetarako, Arroizko udal-mugartearen barruan kokatutako etxebizitzetan edo auzotarren erkidegoetan, deialdian jasotzen diren tipologien arabera, baldin eta inbertsioak 2.000 eurotik gorakoak badira. Nolanahi ere, dirulaguntza emanen da dagokion aurrekontuko partidan behar adinako kreditu egokia baldin badago.
Epea: dirulaguntzen eskabidea, G.4 apartatuan jasotako dokumentazioarekin batera, aurkezteko epea bukatuko da 2026ko urriaren 31n; egun horretarako diruz lagungarriak diren instalazioak eginda, fakturatuta eta legeztatuta egon beharko dira.
Baldintzak: dirulaguntzaren onuradun izateko, beharrezkoa da kontsumoari lotutako etxebizitzaren jabea izatea, eta 2025eko abenduaren 31tik egotea erroldaturik udalerrian, bai eta erroldan segitzea ere dirulaguntza eman ondoko 12 hilabeteetan, edo, auzotarren erkidegoen kasuan, 2025eko abenduaren 31tik eraturik egotea.
Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez ere 1.000 eurokoa izanen da familia bakarreko etxebizitzetarako eta banakako autokontsumorako etxebizitza kolektiboen eraikinetan; eta 1.500 eurokoa, berriz, zerbitzu komunak eta autokontsumo partekatua dituzten etxebizitza kolektiboen eraikinetan.
Arroitzen, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2600185