2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SARTAGUDA
Akats-zuzenketa, deialdi honetan: Deialdia, bete dadin zuzendari-teknikari lanpostu bat, eguneko zentrorako
Alkatearen urtarrilaren 20ko 3/2026 Ebazpenaren bidez, zuzendu egiten da deialdi honen iragarkian atzemandako idazketa akats material bat: Deialdia, bete dadin zuzendari-teknikari lanpostu bat, Sartagudako eguneko zentrorako (2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an). Izan ere, adierazten zen izangaiek unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat izan behar dutela: Gizarte-lanekoa, Terapia Okupazionalekoa, Fisioterapiakoa, Psikologiakoa, Gizarte-hezkuntzakoa eta/edo Erizaintzakoa.
5 egun balioduneko beste epe bat irekiko da, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten izangaiek aurkezterik izan dezaten, 3. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.
Zuzendu egiten da akatsa, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hona zuzenketa:
Honela dioen tokian:
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat izatea: Gizarte-lanekoa, Terapia Okupazionalekoa, Fisioterapiakoa, Psikologiakoa, Gizarte-hezkuntzakoa edo Erizaintzakoa.
Honela behar du:
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulu hauetako bat edo horien baliokidea edukitzea: Gizarte-lanekoa, Terapia Okupazionalekoa, Fisioterapiakoa, Psikologiakoa, Gizarte-hezkuntzakoa eta/edo Erizaintzakoa."
Sartagudan, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2600820