21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

303/2025 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko San Fermin Ikastola Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatu direlako eta baimendutako unitate eta ikaspostuen gehieneko kopurua handitu delako.

Ikusita San Fermin Ikastola sozietate kooperatibo mugatuak, hau da, Zizur Txikiko San Fermin Ikastola Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak, aurkeztutako eskabidea, alda dadin administrazio-baimena, instalazioak aldatu direlako eta baimendutako unitate eta ikaspostuen gehieneko kopurua handitu delako.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako aldeko txostenak ikusirik.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 2026-2027 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin, Zizur Txikiko San Fermin Ikastola Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatu direlako eta baimendutako unitate eta ikaspostuen gehieneko kopurua handitu delako.

2. Adieraztea ikastetxearen erregistro-datuak honako hauek izanen direla 2026-2027 ikasturtearen hasieratik aurrera:

–Ikastetxearen titularra: San Fermin Ikastola sozietate kooperatibo mugatua (IFKa: F31399314).

–Ikastetxearen kodea: 31001742.

–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: San Fermin Ikastola.

–Helbidea: Iruñeko errepidea 7.

–Herria: Zizur Txikia. PK: 31190.

–Udalerria: Zizur.

–Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

–Baimendutako unitate eta ikaspostuen gehieneko kopurua:

  • 12 unitate Haur Hezkuntzan, eta arau bidez zehazten den unitateko ikaspostuen gehieneko kopurua.
  • 24 unitate Lehen Hezkuntzan; gehienez ere 25 ikaspostu unitateko eta, guztira, 600 ikaspostu.
  • 16 unitate Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; gehienez ere 30 ikaspostu unitateko eta, guztira, 480 ikaspostu.
  • 8 unitate Batxilergoan; gehienez ere 35 ikaspostu unitateko eta, guztira, 280 ikaspostu, Zientzien eta Teknologiaren modalitatean eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

3. Ikastetxearen titularrari gogoratzea ezen baimena aldatzea edo administrazio-baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistro-datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.

4. Adieraztea ezen ikastetxearen baimena iraungitzen edo baliogabetzen ahalko dela uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren IV. tituluan ezartzen diren kasuetan eta prozeduren bidez.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 19an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2516993