21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arau Subsidiarioen aldaketa, Aizkoarbeko 1. poligonoko 254. lurzatian. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2025eko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat egitea, Aizkorbeko 254. lurzatian etxebizitza bat ezartzeko. Sustatzailea María Rosario Mutiloa Recondo da.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2600203