2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2026ko dirulaguntzak. Laburpena
DDBN kodea: 880306.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/880306).
2025eko abenduaren 23an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako akordioa dela eta, erregimen indibidualizatuan emanen diren Gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2026ko dirulaguntzen oinarriak onartu dira.
Eskaerak, exijitutako agiriekin batera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Epemuga 2026ko azaroaren 15a da.
Barañainen, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2600213