21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko erakunde eta elkarteei. Laburpena

DDBN kodea: 879973.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/879973).

1. Xedea: laguntza ekonomikoa ematea 2026. urtean gizarte zerbitzuen alorrean jarduerak eginen dituzten erakunde eta elkarteei. Diruz laguntzen den entitateen jarduera 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era egin behar da.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua: dirulaguntzak jasotzeko eskabideak eta frogagiriak 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdiko dirulaguntzen bidez, urtean 4.000 euro emanen dira, gehienez ere.

2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2600037