2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Kontrabaxu eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu huts bat (B mailakoa)
Alkatearen urriaren 6ko 4605/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi zen lekualdatze-lehiaketa bereziaren eta oposizio-lehiaketaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdia: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila). 2025eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.
Ebazpenaren xedapen-zatian akats bat atzeman denez, hauxe jakinarazten da: honako hau dioenean:
"Bigarrena.–Adieraztea deialdi honetako plaza bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila), zein lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzekoa baitzen".
Honela behar du:
"Bigarrena.–Adieraztea deialdi honetako plaza bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila), zein oposizio-lehiaketa berezi bidez betetzekoa baitzen".
Tuteran, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2600145