2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
2026. urterako lan egutegia
Alkatearen 2025eko abenduaren 16ko 132/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2026ko lan-egutegia, Oteitzako Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:
Lehena.–2026ko lan egutegia onestea, Oteitzako Udaleko udal bulegoetan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
A. Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 9a: San Migel.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Azaroaren 25a: Andre Maria Sortzez Garbia.
B. Lan egiteko ez diren egunak, udal bulegoak itxita egonen direnak:
–Abuztuaren 22a eta 25a: Oteitzako bestak.
Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oteitzan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2600494