2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
2026rako karga-tasak eta prezio publikoak
Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1.) 2026rako karga-tasa hauek finkatzea:
1.1. Lurraren kontribuzioa: %0,25.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: gutxienez 60 euro, 2.000 euro bitarteko aurrekonturako. 2.000 eurotik goitikoa bada, %4.
1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1eko indizea aplikaturik.
1.4. Gainbalioak:
SORTZEALDIA, KOEFIZIENTEAK, KARGA-TASAK
URTEAK | KOEF. | TASA |
1 baino gutxiago | 0,06 | %25,00 |
1 | 0,13 | %25,00 |
2 | 0,13 | %25,00 |
3 | 0,11 | %25,00 |
4 | 0,06 | %25,00 |
5 | 0,06 | %25,00 |
6 | 0,06 | %25,00 |
7 | 0,06 | %25,00 |
8 | 0,06 | %25,00 |
9 | 0,06 | %25,00 |
10 | 0,06 | %25,00 |
11 | 0,06 | %25,00 |
12 | 0,06 | %25,00 |
13 | 0,06 | %25,00 |
14 | 0,06 | %25,00 |
15 | 0,06 | %25,00 |
16 | 0,21 | %25,00 |
17 | 0,22 | %25,00 |
18 | 0,24 | %25,00 |
19 | 0,25 | %25,00 |
20 edo hortik gora | 0,26 | %25,00 |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ollaranen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2600502