21. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa, Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuan. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2026ko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuan.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, eta agiria eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) eta 134.5 artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea kontsultatzen ahalko da Udal Idazkaritzaren bulegoetan.

Imotzen, 2026ko urtarrilaren 9an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2600313